Udalak mugikortasuna hobetzeko txostena aurkeztuko du bihar
Legazpiko Udalak Denontzako kaleak. Oinezko eta txirrindulariei zuzendutako hobetze jarduketa berritzaileak edota kostu txikikoak egiteko gida dokumentua prestatu du, Udalsarea 21 sareak emandako diru laguntza bati esker. Bihar, Udalsareako teknikariei...
Udaletxeko hirigintza, ingurumen eta udaltzaingo sailen ar-tean idatzi dute txostena, GEA 21 enpresaren aholkularitzarekin. Espazio publikoa berreskuratzeko aukerak azaltzen ditu gidak. Azaldutako neurri guztiak kostu txikikoak eta berritzaileak dira.
Mugikortasunaz arduratzen diren udal taldeei eta aholkularitza enpresei laguntzea da txostenaren helburua, oinezkoentzako eta txirrindularientzako espazioak hobetuz.
Dokumentuak bi zati ditu. Batetik, zati teorikoa. Bertan, lanaren filosofia azaltzen da. Bestetik, 58 fitxa ditu, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan egin izan diren jarduera eredugarriak deskribatzen dituztenak.
Biharko jardunaldian izango dira Iñigo Imaz mugikortasun zinegotzia, Fernando Agirre udaltzainburua, Ane Mendinueta udal arkitektoa eta Inma Hernandez ingurumen teknikaria.