Xabier Crehuet ordiziarra, etxean kantari
Ordiziarrock jaialdia gero eta gertuago dago, eta aurrera doaz jaialdi nagusiaren aurretik antolatutako aurkezpen kontzertuak. Hirugarren saioan, etxeko mutil bat, Xabier Crehuet bakarlari ordiziarra izango da protagonista. Crehuetek “doinu eta musika intimoa” lantzen du, kantu propioak eta abesti ezagunen bertsioak uztartuz, bideoan ikus daitekeenez. Kontzertua bihar izango da, 19:30ean, D’Elikatuz zentroan. Aurreko bi saioak bezala, emanaldi hau ere entzumen arazoak dituztenentzat egokitua izango da.