Mendi eta kirol probetako irudi ikusgarriak
Urretxuko Gattiken ekoiztetxeak bideo ikusgarria egin du mendi eta kirol probetako irudiekin. Jendea jota zeonk hi! lemapean, mendi lasterketak, goi mendia, eskia, eskalada edota auto eta moto lasterketak jaso dituzte. 2011. urtean sortu zenetetik, kirol probetan eta arrisku kiroletan oinarritutako lan ugari egin ditu Gattiken ekoiztetxeak, beste hainbat lanen artean. Drone-arekin hartutako aireko irudiak edota kiroletarako go-pro kamerak erabiltzen dituzte, besteak beste. Irudietan agertzen diren kirolari gehienak, gainera, goierritarrak dira. Irudi horietako batzuk hartzeko, NDR Filmak-en laguntza izan dute.