#Kaleatzegizaleak kanpaina aurkeztu dute Legazpin
Kale Nagusian atzegizaleei eskertzeko argazkiak ateratzen ari dira
Legazpiko Kale Nagusian Atzegiren aurtengo kanpaina aurkeztu berri dute. Laura legazpiarrak parte hartu du kanpainarako prestatu duten bideoetako batean –argazkian markoaren erdian-. Marko berbera erabiliko dute Legazpiko atzegizaleek argazki bat atera dezaten eta esker ona agertzeko txartel bat emango diete; txapak ere banatu dituzte. Atzegizaleak, finean, adimen urritasuna dutenekiko jarrera abegikorra agertzen dutenak dira. Izan ere, edonorentzat keinu goxo bat garrantzitsua bada egunerokoan, adimen urritasuna dutenentzat are garrantzitsuagoa da.