Jasoko langileen manifestazioa
Itsasondoko Jaso garabi enpresako langileek manifestazioa egin zuten atzo, Jaso Itsasondo, hitzarmen duin baten alde lemapean. Langileek 14 egun daramatzate greba mugagabe partzialean, eta salatu dutenez, «momentuz ez da kontakturik egon zuzendaritzar...
Itsasondoko Jaso garabi enpresako langileek manifestazioa egin zuten atzo,
Jaso Itsasondo, hitzarmen duin baten alde lemapean. Langileek 14 egun daramatzate greba mugagabe partzialean, eta salatu dutenez, «momentuz ez da kontakturik egon zuzendaritzaren eta enpresa batzordearen artean». Enpresarekin akordio batera iritsi arte, greban eta mobilizazioekin jarraituko dutela adierazi dute.