Onddo zuriak, Eguberrietan
Perretxiku eta onddoen garaia aspaldi pasa zela pentsatuko dute askok, baina naturak baditu halako kapritxoak, eta abenduan bertan ere, bada kilo erdiko onddo zuriak bilatzen dituenik. Iñaxio Jauregi segurarra izan da zorteduna. Bat ez, hiru onddo zuri, denak ere mardul askoak, bildu ditu gaur, abenduak 26. Non aurkitu dituen, sekretuan gordeko du, badaezpada ere.