Eskualde mailako manifestazioa deitu du Kalera Kalerak Ordizian, gaur 19:00etan. Azkeneko astean ekintza ugari egin dituzte Goierriko hainbat herritan. Ataunen, esaterako, preso eta iheslarien aldeko 24 orduko Kaleragunea egin dute San Martin plazan ja...
Ataunen 24 orduko Kaleragunea egin eta herrian zehar protesta egin dute.
Eskualde mailako manifestazioa deitu du Kalera Kalerak Ordizian, gaur 19:00etan. Azkeneko astean ekintza ugari egin dituzte Goierriko hainbat herritan. Ataunen, esaterako, preso eta iheslarien aldeko 24 orduko Kaleragunea egin dute San Martin plazan jarritako karpan, eta herriko keleetan zehar manifestazioa ere egin dute.
Egitaraua bihartik aurrera
Hurrengo egunetan ere, ekitaldi ugari egingo ditu Kalera Kalerak Goierrin. Ataunen, abenduaren 31n, kantu eskea egingo dute San Martinen, preso eta iheslarien alde. Lazkaon, Ormaiztegin eta Legorretan, abenduaren 30ean elkarretaratzea deitu dute, 20:00etan. Beasainen ere, egun berean egingo dute, baino ordubete lehenago, Igartzako zubitik hasita; eta abenduaren 31an, preso eta iheslarien aldeko topa egingo dute Zubimuzu plazan, 19:30ean.
Legazpin, Seguran eta Zaldibian abenduaren 31an egingo dituzte elkarretaratzeak. Legazpin, hitzordua, Gernikako enparantzan izango da, 19:00etan eta Seguran eta Zaldibian berriz, 20:00etan. Txokolatada ere egingo dute Urtezahar egunean Zaldibian, 17:00etan.