Euskal preso ohiek Kalera, kalera! Bakea eta Askatasuna irabaztera! lemapean antolatutako Kalera Kalera egitasmoa bukaerara iristen ari da. Bihar, ekitaldi nagusia egingo dute Donostian.Antolatzaileek Donostiako badia kandela argiz lotzeko asmoa daukat...
Euskal preso ohiek
Kalera, kalera! Bakea eta Askatasuna irabaztera! lemapean antolatutako Kalera Kalera egitasmoa bukaerara iristen ari da. Bihar, ekitaldi nagusia egingo dute Donostian.
Antolatzaileek Donostiako badia kandela argiz lotzeko asmoa daukate. Horretarako, 18:30ean, bi puntutatik hasiko da katea osatzen: Haizearen Orrazitik eta Oteizaren Paseo Berriko eskulturatik. Eskualdeka osatuko da giza-katea eta eskualdearen arabera, biltzeko lekuak finkatu dituzte. Antolatzaileen esanetan, goierritarrak Ondarreta aldean dute lekua finkatuta.
Ondoren, 19:00etan, amaierako ekitaldia egingo dute Alderdi Ederren. Euskal Preso Politi-koen Kolektiboak iragarritako hausnarketa prozesuari bultzada eman eta mobilizazio ziklo berri baten hasiera emateko deitu dute ekimena.
Goierrin ekintza ugari
Kalera Gune nagusia abenduaren 10etik Usurbilen egon bada ere, herrietan ekintza ugari egin dira Gabon egun hauetan. Goierriko preso ohiek biharko Donostiako ekitaldian parte hartzeko deia egin dute.