Saharar Ilargierdi Gorriak egindako eskaerarekin bat eginez, eta Saharar herria lagundu nahian, elikagai eta konpresen bilketa egingo dute Mutiloan astelehenetik hilaren 27ra bitar-tean. Udaletxean jarri dute bilketa gunea, udaletxeko bulego orduetan h...
OLYMPUS DIGITAL CAMERA
Saharar Ilargierdi Gorriak egindako eskaerarekin bat eginez, eta Saharar herria lagundu nahian, elikagai eta konpresen bilketa egingo dute Mutiloan astelehenetik hilaren 27ra bitartean. Udaletxean jarri dute bilketa gunea, udaletxeko bulego orduetan hain zuzen ere. Elikagai zehatz batzuk bilduko dituzte, iraungipen data luzekoak: atun latak, sardina latak, azukrea, dilistak, pasta eta arroza. Konpresak ere eskatu dituzte.
Piztu itxaropena
Era horretan, Mutiloak bat egin du
Sahararen aldeko 13. euskal karabana: piztu itxaropena larrialdi proiektuarekin. Sahararen aldeko euskal karabanaren bidez, Saharara eramango dituzte produktu guztiak.