Zeraingo pilotalekuan kiroletarako ekipamendu berria jarri dute
Zeraingo Udalak jakinarazi duenez, Kutxabanken diru laguntza tarteko, pilotalekuan kirol ekipamendu berriak jarri dituzte. Batetik, saskibaloirako bi saski eta ping-pong mahaia jarri dituzte. Bestetik, porteriei sareak jarri dizkiete. Udalak zehaztu du...
Zeraingo Udalak jakinarazi duenez, Kutxabanken diru laguntza tarteko, pilotalekuan kirol ekipamendu berriak jarri dituzte. Batetik, saskibaloirako bi saski eta ping-pong mahaia jarri dituzte. Bestetik, porteriei sareak jarri dizkiete. Udalak zehaztu duenez, material txikiak pilotalekuko armairuan egongo dira. Hala nola, ping pong palak, baloiak… Armairuaren giltza, Ostatuan eskura daiteke. Udalaren esanetan, «pilotalekuko eta liburutegiko gauzak, bakoitzak ondo zaintzeko konpromisoa hartu behar du». Liburutegiko giltza, Mandioan eska daiteke.