Organo, txistu eta tronpa kontzertua, larunbatean
ZUMARRAGA // Larunbat honetan, 20:00etan Zumarragako Jasokundeko Andre Mariaren parrokian, organo, txistu eta tronpa kontzertua egongo da. Mila Osinalde organo jotzaileak, Aitor Zabaleta txistulariak eta Oliver de Castro tronpa jotzaileak parte hartuko...
ZUMARRAGA // Larunbat honetan, 20:00etan Zumarragako Jasokundeko Andre Mariaren parrokian, organo, txistu eta tronpa kontzertua egongo da. Mila Osinalde organo jotzaileak, Aitor Zabaleta txistulariak eta Oliver de Castro tronpa jotzaileak parte hartuko dute, Amaia Zabaleta eta Eneko Galdos dantzariekin batera. Musika eta dantza emanaldi hau Zumarragako Udalak antolatu du.