Herri mailako lehiaketa Joxepane ostatuan izango da, 22:00etan. Goierriko bigarren saioa da, Ataungoaren ondotik. Datorren astean ugalduko dira, Idiazabalen, Legazpin edo Urretxun kasu
Aranguren-Irastortza eta Nazabal-Irazustabarrena bikoteak iaz, Zaldibian.
Euskal Herriko IX. Mus Txapelketarako baliagarri diren herrietako kanporaketak urtarrilean zehar jokatuko dira. Ataun izan zen aitzindaria, Gabon aurretik jokatu baitzuten hango lehiaketa. Zaldibian bihar izango da, eta hurrengo bi asteetan gainerako herri gehiagotan antolatuko dituzte musaldiak.
Zaldibian, herriko kanporaketa Joxepane ostatuan izango da, bihar 22:00etan hasita. Izena han bertan eman behar da, bikoteko 20 euro ordainduta. Herriko lau finalistek —txapeldunek eta txapeldunordeek— Joxepanen afaria jasoko dute, saritzat.
Eguneko opariaz gain, Gipuzkoako finalerako txartelak ere jokoan daude. Sailkapeneko lehen bi bikoteek izango dute eskubidea herrialdekoan jokatzeko; partaide kopurua handia baldin bada, gehiago ere sar litezke.
Gipuzkoako mus finala Ibarran egingo dute, otsailaren 25ean. Euskal Herri osoko final handia, berriz, Alegian (Gipuzkoa), martxoaren 25ean.
Beste hiru saio, datatuta
Herrikako antolatzaileak ari dira kanporaketa gehiago lotzen. Euskal Herriko Mus Txapelketaren
webgune ofizialean ari dira argitaratzen.
Goierrin, datorren asteetarako hiru kanporaketa daude, momentuz, eguna jarrita. Idiazabalen 21ean da (Xume, 16:00). Legazpin 26an (Karibe Zaharra) eta Urretxun 28an (Goierri elkartea).