Saluzzoko ikasleekin trukea egingo dute aurten ere lazkaotarrek
Italiako Saluzzo herriko institutuko ikasle talde batek astebeteko egonaldia egin du, Lazkaon. Urtarrilaren 8tik 14ra izan dira San Benito ikastolako ikasleen etxeetan. Azken bi urteetan egin bezala, trukea burutuko dute aurten ere haiekin lazkaotarrek...
Ingelesa lantzeko programa da. Lehengo astean, Euskal Herriko toki batzuk ikusteaz gain, kultura ezagutu dute: ikastola bera, herri kirolak, dantzak, abestiak, taloak…
Lazkaoko ikasleak martxoaren 25etik apirilaren 1era bitartean egongo dira Saluzzon.