Pilota eskolakoek hainbat partida dituzte asteburu honetan
Legazpiko Gazteak pilota eskolako pilotari federatuek hainbat partida jokatuko dituzte asteburuan. Haurren 2. mailan Errendimenduko Gipuzkoako eskuz binakako txapelketa jokatuko dute Aizpuru eta Langarikak Murumendiko pilotarien aurka, gaur 18:30ean ha...
Udaberri txapelketa jokatuko dute, aldiz, gainontzekoek bikoteka. Garmendia eta Santamaria Txapagaineko pilotarien aurka kadeteen 3. mailan eta Telleria eta Markotegi, Tolosa 2ren aurka, gazteen 2. mailan.
Zaldibian eta Bergaran
Zaldibiako Resti pilotalekuan du partida gaur 19:00etan hasita, Ballina-Segurola bikoteak, Gailurrerantz taldearen aurka. Bergaran arituko dira, berriz, 19:30etik aurrera Ibarguren eta Iraeta nagusien bigarren mailan, bertako bikote baten aurka.