Aizkorrin grabatutako 'Gailurra' saioa, ostegunean
Gailurra telebista saioko kideak bigarrengoz etorri dira Goierri aldera. Lehen Txindokin izan baziren, orain Aizkorrin grabatutako saioa emitituko dute. Andoni Aizpuruk eta Irati Andak gidatuta, bi lagun talde abiatuko dira, batzuk Zegama aldetik eta besteak Arantzazutik. Gailurrean egingo dute topo. Saioa, ostegunean emitituko dute, 22:15ean, ETB1en.