Zaldibiako EH Bilduren iritzia Aralarko auziaren harira
–Joxan Etxabe, Unai Beloki, Eztitxu Mujika, Jokin Zubeldia eta Oroitz Etxabe. Zaldibiako EH Bildu.
- Aralar guztiona da eta guztiok izan behar dugu Aralarren oraina eta etorkizuna marrazteko protagonista.
- Ezin dugu ahaztu Aralar Parke Naturala eta Kontserbazio Bereziko Eremua dela eta beraz, bertan egin daitekeenaren edo egin ezin denaren hesia berak marrazten digula.
- Onartzen dugu hesiaren barruan egin daitezkeen zenbait egokitzapen beharrezko izango direla, baina ez dugu onartzen hesi guztia hankaz gora jarriko duen praktika eta ikuspunturik.
- Elkar ulertzeko ariketa egin beharra ikusten dugu, bat-batekotasuna, beroaldia, presioa eta amorrazioa alboratu, eta gatazkak konpontzeko bitartekoen jabe eginez, pazientzia, lasaitasuna eta besteen lekuan jartzeko gaitasuna elikatuz.
- Ezin dugu ulertu zenbait arduradun instituzional edota eragilek darabilten jarrera xaxatzailea, are gutxiago eremu publikoez eta diru publikoaz ari garela.
- Guk, gure aldetik, gure gain dugun ardura politiko-instituzionalaz jabeturik, gatazka honetan osagai demokratikoak, partehartzaileak eta gardenak jartzen saiatu gara, eta hala jarraituko dugu aurrerantzean ere.