Emozioa nagusi azkenera arte
Kitipasa taldeak irabazi du Mingainluze lehiaketaren 6. edizioa, azken ariketan maisuki arituta. Aurtengoak izan duen «harrera bikainarekin» gustura daude antolatzaileak«Maila handiko finala eta lehia estua». Hitz horiekin laburbiltzen du Gorka Azk...
Kitipasa taldeak irabazi du Mingainluze lehiaketaren 6. edizioa, azken ariketan maisuki arituta. Aurtengoak izan duen «harrera bikainarekin» gustura daude antolatzaileak
«Maila handiko finala eta lehia estua». Hitz horiekin laburbiltzen du Gorka Azkarate Mingailuze lehiaketaren antolatzaileak herenegun Urretxuko Labeaga aretoan bizitakoa. Hiruna laguneko zortzi talde aritu ziren nor baino nor, eta «final estu eta borrokatu baten ondoren», Kitipasa taldea (Unai Urkiola, Markel Agirrezabal eta Paul Barrenetxea) izan zen irabazlea. Azkeneko ariketa (Zer da zer) erabakigarria izan zen, baina antolatzai-leen arabera, gainerako ari- ketetan ere «maisatuna» erakutsi zuen hirukote irabazleak.Onenak taldea (Ane Bilbao, Aisling Clarke eta Iraitz Iramendi) sailkatu da aurtengoan bigarren, Txerrikumixek (Oier Pla-zaola, Oinatz Urbegain eta Ibai Badiola) hirugarren, eta Basatiak (Mikel Aiastui, Oier Etxaniz eta Ander Berasaluze) laugarren. Finalean lehiatu ziren beste lau taldeak honakoak dira: Reala (Manex Larrañaga, Imanol Inza eta Gorka Murua); Burugabeak (Marwa El Ouafau, Marta Carrillo eta Klara Garin); Leones de Montepinar (Luka Urretabizkaia, Aritz Aberrieta eta Jari Garcia); eta Super Crackak (Andoni Delgado, Markel Cantero eta Jairo Herrera).
Lehiaketaren amaieran «merienda eder» batekin gozatu zuten partaide guztiek, eta lehen lau sailkatuek sariak jaso zituzten Urretxuko alkate Jon Luquiren eta Zumarragako zinegotzi Rosa Maizaren eskutik. Antolatzaileen esanetan, aurten ere «harrera bikaina» izan du Mingailuze lehiaketak, 44 taldek eman baitute izena: «Finalean zailtasun maila pixka bat igo genuen, baina orokorrean ariketak ondo osatu zituzten talde guztiek. Hainbeste taldek parte hartzen dutela jakinda, ez da batere erraza finalera iristea, eta are zailagoa irabaztea. Pozik egoteko moduan daude, beraz, igandean lehian aritu ziren taldeak».
Datorrena prestatzen
Mingainluzeren antolatzaileak hasi dira dagoeneko datorren urteko lehiaketa prestatzen, eta Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleek urtebete daukate aurretik entrenatzen jarraitzeko. Saioaren bukaeran «pozik» ziren lehiaketak izan duen erantzunarekin: «Seigarren edizioa izan da aurtengoa, eta arrakasta aldetik aurreko urteen ildotik joan da. Datozen urteetan ere antolatzen jarraituko dugula esango genuke». Bitartean, LHko 2., 3. eta 4. mailakoek Trebezia Lehiaketa izango dute aste batzuk barru.