Kluben arteko pistako Gipuzkoako kopa irabazi du Ampok
Junior mailako txirrindularitzako Ampo Goierriko Txirrindularitza Bultzatuz taldeak kluben arteko pistako Gipuzkoako Kopa irabazi du asteburuan. Donostiako Antonio Elortza belodromoan jokatu zen igandean bigarren jardunaldia, eta aurreko saioko puntua...
Ampok 81 puntu pilatu ditu, Donosti Berri bigarren sailkatuak 67 eta Limousinek 51, hirugarren geratuz. Xabier Mikel Azparrenek, Jon Arakamak, Aitor Garmendiak, Aritz Urrak eta Mikel Alonsok osatzen dute Ampo taldea.
Taldekako jazarpen proban lehen postua lortu du Ampok, eta bigarrena izan da abiadurakoan. Bakarkako probetan, jazarpe-nean bigarren izan da Jon Arakama; japoniar erakoan, Xabier Mikel Azparren 2. sailkatu da, Mikel Alonso seigarren eta Aitor Garmendia bederatzigarren; Keirin proban, Arakamak 6. postua lortu du; eta azkenik, daniar erakoan, Xabier Mikel Azparren bigarren sailkatu da, Jon Arakama hirugarren eta Aitor Garmendia hamabigarren.
Euskadiko txapelketa
Datorren otsailaren 19an, igandean, Donostiako Anoetako belodromoan, Euskadiko txapelketa jokatuko dute Goierriko txirrindulariek.