Mendiko argazkilaritzaz hitzaldia egingo du Iñaki Larreak gaur
Argizpi Beasaingo argazkizaleen elkarteak bi hitzaldi antolatu ditu datozen bi ostiraletarako. Igartzako jauregian izango dira bi saioak, 19:00etan.Gaur, Iñaki Larreak Explorando las alturas gaia izango du hizpide. Mendiko argazkilaritzaren inguruan e...
Gaur, Iñaki Larreak Explorando las alturas gaia izango du hizpide. Mendiko argazkilaritzaren inguruan errekonozimendu eta sari ugari jasoa da Larrea. Autodidakta da bera, «behatzailea, Interneteko diszipulua».
Gaur zortzi, berriz, hilaren 17an, Rocio Lopezek Begiratzen jarraitzearen garrantzia gaia landuko du. Egunero publizitatean, telebistan eta bereziki sare sozialetan kontsumitzen diren irudien inguruan hausnarketa sortarazi nahi du Lopezek. Gaur egun Gasteizen bizi den Almeriako argazkilariak, proiektu pertsonalen inguruan ere hitz egingo du.