Mus txapelketaren ondoren, tutekoa egingo dute Zerainen
ZERAIN // Pasa den asteburuan, Liztormendi elkarteko mus txapelketa jokatu zuten. 23 bikotek parte hartu zuten, eta Joan Mari Iztueta eta Raimundo Intxausti herritarrek jantzi zuten txapela, finalean Iraitz Iparragirreri eta Jon Ander Hombreri irabazi...
ZERAIN // Pasa den asteburuan, Liztormendi elkarteko mus txapelketa jokatu zuten. 23 bikotek parte hartu zuten, eta Joan Mari Iztueta eta Raimundo Intxausti herritarrek jantzi zuten txapela, finalean Iraitz Iparragirreri eta Jon Ander Hombreri irabazita. Larunbatean, tute txapelketa izango dute, 16:00etan hasita.