Txiapasko egoera azalduko dute gaur Lazkaon begiraleek
LAZKAO // Mexikoko Txiapas estatuan herritarrak nola bizi diren, zer arazo dituzten eta horiei aurre nola egiten dieten azalduko dute, gaur, Lazkaon. Txiapasekin Elkartasuneko Euskal Plataformako eta Lumaltik Herriak lankidetzarako eta herrien garapene...
LAZKAO // Mexikoko Txiapas estatuan herritarrak nola bizi diren, zer arazo dituzten eta horiei aurre nola egiten dieten azalduko dute, gaur, Lazkaon. Txiapasekin Elkartasuneko Euskal Plataformako eta Lumaltik Herriak lankidetzarako eta herrien garapenerako erakundeko kideek hitz egingo dute, 21:00etan, Maizpide euskaltegian. Giza eskubideen begirale, esperientzia Txiapasen da izenburua.