Eskuz trikotatutako 40 manta inguru Siriara bidean jarriko dituzte
Aurreko urteko maiatzean, SOS Siria Urretxu-Zumarraga tal-deak material bilketari ekin zionean, bildu beharrekoen zerrendan mantak sartu zituzten. Orduan, Mari Karmen Viedmaren ekimenez Siriara bidaltzeko mantak trikotatzeari ekin zioten hainbat emakum...
Nerea Mendizabal, Julita mertzeriaren jabe eta SOS Siria Urretxu-Zumarraga plataformako kideak esan duenez, «ez diogu utziko mantak egiteari, izan ere dendan mantak ikusgai jarri ditugu eta jende askok prezioa galdetu digu. Beharbada, aurrera begira mantak trikotatu eta salgai jarri ditzakegu. Manta hauek pisu asko hartzen dute eta, maitasun handiz eginda badaude ere, akaso ez dira bidaltzeko oso praktikoak». Mantak salgai jarri eta bilduko luketen diruarekin beharrezkoagoa gerta daitekeen materiala erosteko aukera aztertu nahi dute SOS Urretxu-Zumarraga elkarteko kideek.
Mendizabalek agertu duenez, «aspaldiko ohitura da laguntza emateko jostea». Julita mertzeriara eskuz egindako kotoizko bendak eramaten dituzte oraindik ere, legenardunentzat.