Itsaso-Deikaztelu linea behar ez izateko beste arrazoi bat erantsi dute
Autopista Elektrikorik Ez plataformak Itsaso-Deikaztelu tentsio oso altuko linea (400 kilovoltekoa) bertan behera uzteko eskatu die Nafarroako Gobernuari eta Eusko Jaurlaritzari, mahai gainean beste arrazoi bat jarrita. Euskalerria Irratiak atzo webgun...
Plataformaren iritziz, Itsaso-Orkoien2 indartzeak ezeztatu beharko luke Deikaztelu-Itsaso proiektua. Jaurlaritzari eta Nafarroako Gobernuari eskatu die aitor dezatela bi lineak bateraezinak eta alferrikakoak direla, eta Itsaso-Orkoien2 linea berritzeak beste linea eraiki beharrik ez izatea dakarrela.