Lapurdi eta Bortzirietara mendi irteera, igandean
URRETXU // Goierri kirol elkar-tearen mendi sailak Lapurdi eta Bortzirietara irteera antolatu du iganderako. Sarako leizeetan hasiko dute ibilaldia. Atxuria menditik Ibañetara jaitsiko dira eta ondoren Orizki lepotik Etxalarrera joango dira. Autobusa ...
URRETXU // Goierri kirol elkar-tearen mendi sailak Lapurdi eta Bortzirietara irteera antolatu du iganderako. Sarako leizeetan hasiko dute ibilaldia. Atxuria menditik Ibañetara jaitsiko dira eta ondoren Orizki lepotik Etxalarrera joango dira. Autobusa 07:00etan irtengo da, Jose Mari Lasa plazatik. Parte hartu nahi dutenek, izena eman behar dute: bihar elkartearen egoitzan edo goierrimendia@gmail.com helbidera idatzita.