Hiru hilabeteko grebaren ondoren "adostasuna" iritsi da Itsasondoko Jaso enpresara
Itsasondoko Jaso Industrial enpresako langile batzordeak jakinarazi du, “2015etik agortuta zegoen hitzarmena berritzeko akordio batera iritsi” direla zuzendaritzarekin eta gaur arratsaldean, batzarra egin ondoren, “astelehenean normaltasunez lanean hasiko” direla esan dute. Gaurko batzarrean egindako bozketan “63 aldeko bozka, 33 kontrako, 4 boto txuri eta 6 baliogabe jaso ditu langile batzordeak zuzendaritzarekin hitzartutakoak”, hortaz, batzordeak zuzendaritzaren proposamena “onartu egin” du.
Itsasondoko Jaso Industrial enpresako langileek, bi aldarrikapen nagusi egiten zizkioten zuzendaritzari; “gaixotasun bajetako lehenengo hiru egunetan %40 arteko hobekuntza lortu” dutela adierazi dute. Bestalde, nominen homogeneizazioa, “beste hitzarmen baterako utzi behar izan” dutela gehitu dute langile batzordekoek.
Greba mugagabe paertzialean 57 egun ondoren, “akordioarekin pozik” agertu dira langileak.
Negoziaketak 16 hilabete iraun ditu, azken hiruak greba mugagabe partzialean. Epe horretan, barne eta kanpo mobilizazio desberdinak egin dituzte, besteak beste 11 manifestazio Ordizian.