Larunbateko bigarren azoka izango da bihar Loinazko San Martin plaza azpian, 10:00etatik 14:00etara bitartean. Josetxo Mendia, Txintxurreta eta Asun Etxeberriaren barazkiak, Iñaki Ormazabal harakinaren produktuak, Aldaba Zahar elkartekoen ahuntz gazta...
Larunbateko bigarren azoka izango da bihar Loinazko San Martin plaza azpian, 10:00etatik 14:00etara bitartean. Josetxo Mendia, Txintxurreta eta Asun Etxeberriaren barazkiak, Iñaki Ormazabal harakinaren produktuak, Aldaba Zahar elkartekoen ahuntz gazta, ogia eta gozogintza, Aranguren Azpi behi gazta, Aranburu ardi gazta eta La Leze ardi gazta, Eugenio Elorzaren eztia, eta Azanzaren eta Agerre-koen loreak izango dira kalitatezko, garaiko eta bertako produktuak saltzeko helburuarekin.
Hilero produktu bat izango da protagonista, eta bihar, martxoko barazkiak nabarmenduko dituzte: arbia, mihilua, bruselaza, txikoria eta borrajak. Era horretan, 12:30etik 13:30era,
Martxoko altxorrak: arbia, mihilua, bruselazak, txikoria eta borrajak maita ditzagun tailerra egingo dute.
Ekintza osagarriak
Azokarekin batera, hainbat ekintza osagarri ere izango dira. 12:00etan, azokako produktuekin egindako pintxoak prestatuko ditu Rubiorena jatetxeko Urki Balerdi sukaldari zeraindarrak. 12:30ean haurrentzat jolasak izango dira, eta 13:30ean, azokako produktuez osatutako bi saskiren zozketa egingo dute, azokan erosketak egindakoen ar-tean.
Bigarren azoka
Baserritarren azoka biziberritzeko konpromisoarekin erabaki du Beasaingo Udalak hileko lehenengo larunbatean azoka egitea. Era horretan, «baserritarren lana balioan jarri eta garaian garaiko produktuen kontsumoa areagotu» nahi dute.