Adin eta neurri guztietara egokitutako kirol gune berria jarri du Beasaingo Udalak, Igartzako kirol eremuan. Kalistenia izena jarri diote gune berriari, eta Igartza auzoko skate parkearen ondoan dago kokatuta. Instalakuntza horiekin, «kirola eta bide ...
Adin eta neurri guztietara egokitutako kirol gune berria jarri du Beasaingo Udalak, Igartzako kirol eremuan. Kalistenia izena jarri diote gune berriari, eta Igartza auzoko skate parkearen ondoan dago kokatuta. Instalakuntza horiekin, «kirola eta bide batez kalean ariketa fisikoa egiteko eskaintza» zabaldu nahi du udalak. Izan ere, «osasunaren mesederako ariketa fisikoa» bultzatu eta «herritarren bizi kalitatea» hobetu nahi dute.
Kalistenia izena, grezierako
kallos (edertasuna) eta
sthenos (indarra) hitzetatik dator. Zirkuitu modura antolatutako ariketa sistema bat da. «Gihar multzoen mugimenduan eta gorputzaren kontrolean oinarritzen da, makina edo tresna gabe, hau da, gorputzaren pisuarekin entrenatzen da». Indarra hartzeaz gain, malgutasuna eta gaitasun aerobikoa hobetzea bilatzen du.
Kalisteniako kirol gune berria egiteko, 6.026 euroko aurrekontua erabili du udalak.