Zizei ongi etorri, arbolei adio
Nafarroako Erriberako zainzuriak hasi dira neguko azken azoka egunean, eta arkumeen salmenta ugaritu egin da, San Jose egunari lotutako ohitura mantentzen den seinale.T ren geltokitik gora, Juan Amezketa kalea berriz ere hutsik ikusiko dugu. Urte hasie...
Nafarroako Erriberako zainzuriak hasi dira neguko azken azoka egunean, eta arkumeen salmenta ugaritu egin da, San Jose egunari lotutako ohitura mantentzen den seinale.
T ren geltokitik gora, Juan Amezketa kalea berriz ere hutsik ikusiko dugu. Urte hasieratik etortzen ziren zuhaitz mintegietakoek atzo zuten azken eguna. Astero-astero eutsi dion bakarra Ataungo Dorronsoro izan da, eta denboraldiaz bilan baikorra egin du: «Aurten iaz baino gehiago mugitu da salmenta, baita mendia ere. Pinuak botatzen hasi da jendea eta ondoren beti zerbait aldatu egiten da». Basoko arbolei dagokienez, pagoa, haritza eta lizarra izan dira salduenak. Fruta landareetan, sagarra: «Sagardo sagarra bereziki, hori dago modan orain: goikoetxea, txalaka, gezamina eta jateko ere balio duen urtebia. Gainerakoak, gerezia, udarea, arana, muxika… banan banan saltzen dira» aipatu zigun Justo Dorronsorok, inork oraindik ere arbolak landatzeko asmorik badu, «bizkor ibil dadila» erantsiz, «landatzeko muga-mugan gaude, segituan hasiko dira arbolak mogitzen eta».Udaberriko ziza ugaritzen
Oraindik 350 gramo besterik ez, baina adituen iritziz, hemendik aurrera astero zeozer ekartzeko moduan izango direnaren esperantza badute. Lehenbizikoek ikusmina piztu eta zer esan ugari eman ohi dute eta prezioan ere nabarmentzen dira. 160 euro kiloko proportzioan Mikel Lasaren postuan lor zitezkeen. On-ddo batzuk ere kanpotik inguratu zituen Mikelek, 15 kilo, kiloa 30 euroan. Eta baita laster asko saldu ere.
Arkumearen prezioak gora
Garai bateko San Josetan arkumea jateko ohitura gaur egun ez bada hainbeste markatzen ere, koxkatxo bat gora egin du prezioan horrek: 3,15 euro gehi BEZ Garsabik enkantean markatutakoaren arabera, eta Ordizian 9 buru saldu dira atzokoan, kiloa 4 euroan, udaletxeko zerrendako informazio orriak zioenez.
Erriberako produktuak
Errigora kanpainaren eskaera epea bukatuz bat, jatorri beretik zainzuriak ekartzen hasi dira, eta plaza inguruko postuetan eros daitezke, kiloa 6,9 eta 7,9 euro artean, Nafarroako Erriberako zainzuri freskoak.
D,elikatuz, 12 urte
D’elikatuz zentroak bultzatutako 12 hilabete 12 produktu kanpainan orburua da protagonista martxoan. Atzo Amatrainen ardura-pean zen almenta postu berezia. Zorionak, bide batez, D’elikatuzi, hilaren 18an beteko baitira 12 urte feria bultzatzeko xedez sortu zela. Egoitza dotorea du Barrenako plazan, noiz nahi bisitatu daitekeena.