Goierriko Kopako pala finala igandean jokatuko dute
OLABERRIA // Goierriko 7. Kopa paleta larruz txapelketaren finala igandean izango da, Olaberriko udal pilotalekuan. Jaialdia 11:00etan hasiko da, haurren erakustaldiarekin. Gero da finala. Finalaurrekoak atzo gauean ziren jokatzekoak Ibarguren I.a-Mend...
OLABERRIA // Goierriko 7. Kopa paleta larruz txapelketaren finala igandean izango da, Olaberriko udal pilotalekuan. Jaialdia 11:00etan hasiko da, haurren erakustaldiarekin. Gero da finala. Finalaurrekoak atzo gauean ziren jokatzekoak Ibarguren I.a-Mendikoa eta Alberdi-Garrido batetik, Luzuriaga-Begiristain II.a eta Arrieta-Sanchez bestetik.