'Souns of Roots' dokumentala ikusgai izango da Legorretan bihar arratsean
Udaberriari reggae doinuekin emango diote hasiera Legorretan, LegoReggae 2017 jaialdiarekin. Hilaren 25ean izango da jaialdia baina biharko, hilak 18, Legorretako herri antzokian ekitaldi batzuk antolatu ditu Gazte Asanbladak, 17:00etatik aurrera. Hain...
Ondoren, Souns of Roots dokumentala izango da ikusgai. Dokumentalean, gazte talde batek euskal eszenako reggae eta ska musikaren jatorritik gaur egungo egoerara arteko prozesua azaltzen du, bide horretan ezinbestekoak izan diren artisten elkarrizketa sorta batekin.
Adin guztietako ikusleei zuzendutako ekintza da eta doan izango da.