Igandean 80 bat lagun joan ziren Aralarrera, Aralar Biziriken ibilaldian. Ondarrera iritsi, eta Aralarko paisaiaren eta lurraldearen garapena eta ondare arkeologikoa erakutsi zuten, baita goi larreen higadura arriskua ere. Intzentsaon, Goroskintxurako ...
Enirio-Aralar Mankomunitateak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak egin nahi duten pisten proiektuaren aurkako lanean jarraitzen du Aralar Bizirik plataformak. Azken egunetan, bi ekimen jarri dituzte martxan. Batetik, “natur parkearen alde” eta “pisten proiektua bertan behera” utz dezatela eskatzeko
sinadura bilketa hasi dute change.org webgunean. Atzo bertan jarri zuten martxan bilketa, eta apenas 24 orduko epean, 1.200 sinaduratik gora lortu dituzte.
Bestetik, pistak egiten ari den tokira protesta ibilaldia antolatu zuten iganderako. 80 bat lagunek parte hartu zuten bertan. Ondarrera iritsi, eta Aralarko paisaiaren eta lurraldearen garapena eta ondare arkeologikoa erakutsi zuten, baita goi larreen higadura arriskua ere. Intzentsaon, Goroskintxurako pistaren inpaktua ikusi zuten. Aralar Bizirikek irteerak antolatzen segiko du, «herritarrek parkea ezagutu eta defenda dezaten.
- Argazkiak: Aralar Bizirik eta Jexux Arin: