Martxoan Bertsoa, hastapenetan
Larunbat honetan jokatuko dute Martxoan Bertsoa txapelketa herrikoiaren finala. Aurten 15. edizioa du bertso-lehia herrikoi honek, eta urte horietan guztietan asko aldatu bada ere, oraindik eusten dio hasierako izpirituari. Gotzon Aranburuk jaso zuen 2004. urteko finala iruditan. Txapelketa honetan urte askoan parte hartu duten urretxuar eta zumarragar ugari ageri dira, bertan; hori bai, denak ere, gazteago.