Segurako elizako kanpandorretik zintzilik
SEGURA // Elizako kanpando-rrean pilatutako landareak, zuhaixkak eta harriak kentzen ari dira egunotan Oreka Prego enpresako langileak. 37 metroko kanpandorrean zintzilikatuta dabiltza garbiketa lanak egin eta zuloak estaltzen. Elizako batzordea- ren ...
Segurako eliza inguruetako handiena dela esan izan da beti. Ez da gutxiagorako, bere kanpandorreak 37 metroko altuera baitu. Egunotan lepoa altxatu eta goruntz begiratu duenak, mugimendu arraroak ikusiko zituen, akaso. Hainbat lagun dabiltza dorretik zintzilik. Baina ez larritu, lanean ari baitira.
Elizako kanpandorrean pilatutako landareak, zuhaixkak eta harriak kentzen ari dira Oreka Prego enpresako langileak. Lan bertikalak egiten dituzte eta kanpandorrean zintzilikatuta dabiltza garbiketa lanak egin eta zuloak estaltzen. Elizako batzordearen esanetan, «arriskua sortzen ari ziren landareen sustraiek, harriak mugitu eta zenbait pareta mugitzen ari baitziren».