Musti Taldeak saria emango die Bergara eta Zelaiari
ZUMARRAGA // Musti Taldeak Markel Bergarari eta Maialen Zelaiari emango die aurten taldekide onenaren saria. Ekitaldia bihar izango da, 19:00etan, Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean. Beti bezala, Urolako jokalari bati ere emango diote saria. Aurten...
ZUMARRAGA // Musti Taldeak Markel Bergarari eta Maialen Zelaiari emango die aurten taldekide onenaren saria. Ekitaldia bihar izango da, 19:00etan, Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean. Beti bezala, Urolako jokalari bati ere emango diote saria. Aurten Pablo Madariagak jasoko du. Orain arte, Jon Ansotegi, Mikel Labaka, Mikel Aranburu, Xabi Prieto, Mikel Gonzalez, Gorka Elustondo, Aintzane Encinas, Larraitz Lucas, Sokoa Azkarate eta Sandra Ramajo Realeko jokalariek jaso dute Musti Taldearen taldekide onenari saria.