Eskualdeen txokoa ekimenaren baitan, Goierriko 2017rako eskeintza turistikoaren berrikuntzen aurkezpena egin zuten atzo, Donostian. Urteko bigarren hiruhilabetean Goierrik arlo turistikoan izango dituen berritasunak aurkeztu zituzten.Museoak eta interp...
Eskualdeen txokoa ekimenaren baitan, Goierriko 2017rako eskaintza turistikoaren berrikuntzen aurkezpena egin zuten atzo, Donostian. Urteko bigarren hiruhilabetean Goierrik arlo turistikoan izango dituen berritasunak azaldu zituzten.
Museoak eta interpretazio zentroak bisitatzeko txartel bat, Goierriko produktu eta esperientzia turistiko guztiak biltzen dituen diptiko berria kaleratu dute eta Donostiako autobus turistikoaren atzeko aldea Goierriko publizitatearekin errotulatu dute,
Goierri, San Sebabastian region leloarekin.
Bestalde, bihartik aurrera,
Explore San Sebastian Region turismo bulegoan, Goierriko eskaintza turistiko zabala erakutsiko zaie lurraldea bisitatzera etortzen diren turistei, bertakoak zein kanpokoak izan. Informazio hori guztia luzatzeko, Goierrin turismo arloan lan egiten ari diren pertsonak egongo dira asteko egunetan zehar.
Azkenik, familiei zuzendutako zenbait ekitaldi antolatu dituzte Boulevard-eko kioskoan eta plazan, apirilaren 8rako. Bertan, Goierriko museo, interpretazio zentro eta parke naturalen eskaintza ezagutzeko aukera izango da, 10:00etatik 14:00etara:
· Zumalakarregi Museoak Munduari bira 80 egunetan nobela ospetsuan oinarrituta prestatu duen jolasa.
· Gaztaren Interpretazio Zentroak gazta dastaketa antolatuko du familia osoarentzat.
· Ordiziako D´Elikatuz zentroak elikadura osasungarriari buruzko tailerra egingo du.
· Zeraingo Parke Naturalak bere altxorren berri emango du.
· Besaingo Igartza Multzo Monumentalak Igartzako jauregiaren maketaren eraikuntza erakutsiko du.
· Aizkorri-Aratz Parke Naturalaren interpretazio zentroak 5 zentzumen egurrean tailerra jarriko du.
· Aralarreko Parke Naturalaren Interpretazio Zentroak eta Barandiaran Museoak izaki mitologikoak erakutsiko dituzte.