Zaldibian Dantzari Txiki festa izango da igandean
Iztueta dantza taldeak antolatuta, Zaldibian igandean ospatuko dute 27. Dantzari Txiki Eguna. Goierriko egutegia aurreko igandean hasi zen, Gabirian. Igandean, Zegaman ere izango da dantzarien topaketa.Zaldibian, 11:00etan taldeak plazan elkartu, hamai...
Zaldibian, 11:00etan taldeak plazan elkartu, hamaiketakoa egin, eta 12:00etan kalejiran abiatuko dira. Hiru geldiunetan, bakoitzean bina dantza egingo dituzte. 12:45ean, atzera plazan bildu, eta saio bateratua egingo dute; talde bakoitzak dantza bana, oholtza gainean.
Arratsaldean erromeria
Etxeetan bazkaldu ondoren, 16:30ean Modestorekin dantzaldia izango da, plazan.
Bost taldek parte hartuko dute Zaldibiako jaialdian: Amets-Bide (Ordizia), Aurtzaka (Beasain), Irrintzi Alai (Legorreta), Alurr (Ibarra) eta herrian bertako Iztueta.