Trikitilari txapelketak itzuli dira
Lazkaon larunbatean jokatu zen I. Trikiti Txapelketa. Beñat Iturriotz beasaindarrak eta Maialen Ugalde segurarrak irabazi dute. Zortzi bikotek hiruna pieza jo dituzteMusika globalizatuaren garaiotan, aspaldian hoztutako trikiti txapelketen ohitura ber...
Lazkaon larunbatean jokatu zen I. Trikiti Txapelketa. Beñat Iturriotz beasaindarrak eta Maialen Ugalde segurarrak irabazi dute. Zortzi bikotek hiruna pieza jo dituzte
Musika globalizatuaren garaiotan, aspaldian hoztutako trikiti txapelketen ohitura berriz erne da, Goierrin. Lazkaon larunba-tean egin zuten I. Trikiti Txapelketa. Baserritar jantziak soinean, trikiti eta pandero jotzaile bana bikotean elkartu, eta euskal tradizioko pieza-molde klasikoak astindu zituzten: trikitia, porrusalda eta fandangoa edo arin-arina. Oholtzara igota, ikus-entzule mordoxka baten aurrean.Helburua, dirudiena zen: «Betiko trikiti-pandero formatuan, ikasleek urte askoren poderioz egiten duten lana taularatzeko aukera ematea besterik ez». ,
Zortzi bikotek parte hartu dute —sei Goierrikoak— trikiti txapelketan, Lazkao Txiki Musika Eskolak antolatua, kultur astearen barruan. Kristina Peña eta Amaia Artza izan ziren epaile.
Txapela, Goierrin
Zortzi bikoteek, banan-banan oholtzara igota, hiru piezak segidan jo zituzten. Azkenean, puntuak batu ondoren, txapeldun Beñat Iturriotz beasaindarra eta Maialen Ugalde segurarra izendatu zituzten. Saria jasotzerako garaian Ugalde bakarrik zegoen, Iturriotz trikitilariak, bidaian irten behar, eta jo bezain azkar alde egin zuelako Lazkaotik.
Bigarren Naroa eta Oihane Zubiria ahizpak geratu dira, Berastegikoak. Hirugarren saria Ane Etxezarreta olaberritarra eta Sara Iriarte billabonarra.
Plazan, trikitiarekin duten iaiotasuna erakutsi zuten, baita ere, honako bikoteek: Nahia Dorronsoro-Jon Altuna bidaniarrek, Irati Artzelus-June Zubiarrain lazkaotarrek, Izaro Erauskin-Josu Garmendia ataundarrak eta gaintzarrak, Iker Sukia-Ane Urretabizkaia lazkaotarrek, eta Eneko Urkola-Itxaro Estanga zaldibiarrek.