Pasaera azkarra egin du Itzuliak Goierrin
Euskal Herriko 57. Txirrindulari Itzuliak tarte labur batean zeharkatu zituen atzo Goierriko errepideak. Gasteiztik Donostiara arteko etapa jokatu zen (160,5 km), eta 14:30a aldera Udanatik barrena sartu ondoren, Mandubiako gainean agurtu zituzten Goie...
Euskal Herriko 57. Txirrindulari Itzuliak tarte labur batean zeharkatu zituen atzo Goierriko errepideak. Gasteiztik Donostiara arteko etapa jokatu zen (160,5 km), eta 14:30a aldera Udanatik barrena sartu ondoren, Mandubiako gainean agurtu zituzten Goierriko zaleek txirrindulariak 15:15 inguruan jende mordoxka bat zen bertan Mandubiatik bederatzi laguneko taldetxoa pasa zen ihes eginda, eta tropeletik tiraka Sky eta Movistar taldeak. Etapa David de la Cruz espainiarrak irabazi zuen, eta Ion Izagirre 12. sailkatu zen hiru segundora.