Aingeru Mayorren hitzaldiarekin hasiko da bihar Trans Zikloa
Bihar, 18:00etan hasiko da Igartzako jauregian, Goierriko Zubia taldeak eta Beasaingo Udalak antolatutako lehenengo Trans Zikloa. Hiru hilabeteko ekintza sortarai hasiera indartsua emango diote gainera, Aingeru Mayorren saio bikoitzarekin. La necesidad...
Aberastasuna
Transexualitatearen gaian herritarrak sentsibilizatzea da Trans Zikloaren helburua, eta antolatutako ekintzetan ahalik eta herritarrik gehienek parte hartzea nahi dute antolatzaileek. Goierriko Zubiaren esanetan, biharkoa ez da hitzaldu hutsa, ekintza hutsa, «aberastasuna da; norbanakoa aske bizitzea aldarrikatzen duen horientzat, gaiaren inguruan adituak eta ez hain adituak direnentzat, ikasi nahi dutenentzat, irakatsi nahi dutenentzat, aniztasuna babesten dutenentzat, edo aniztasunean murgiltzen ikasi nahi dutenentzat…».