Zaldibiako Saturdin apirilaren 17an izango da urteko festa
ZALDIBIA // Urtero Pazko astelehenean ohi duten bezala, Zaldibiako Saturdi baselizaren inguruan festa egingo dute. Apirilaren 17an da, egun osoan. 11:00etan meza, eta ondoren Iztueta dantza taldearen saioa eta auzotar zaharrenari oparia ematea izango d...
ZALDIBIA // Urtero Pazko astelehenean ohi duten bezala, Zaldibiako Saturdi baselizaren inguruan festa egingo dute. Apirilaren 17an da, egun osoan. 11:00etan meza, eta ondoren Iztueta dantza taldearen saioa eta auzotar zaharrenari oparia ematea izango dira. Aurten, gizonezkoari soilik emango zaio oparia, 65 urtetik gorako emakume guztiek jasoa dutelako. Auzoan jaiotako azken haurrari ere emango diote oparia. Eguerdian, haur jolasekin segi, Ane Labaka eta Iñaki Murua bertsolariak eta Izer eta Alabier trikitilariak ariko dira. Toka txapelketa, bazkaria (txartelak Illatin, Beti-Gazten eta Joxepanen), eta 17:30ean auzoko gazteen desafioa izango da.