Xanti Etxezarreta: «Transhumantzia egiten dugu, ohiturari eutsiz»

Aurtengo Artzain Egunean erregulartasun-kalitate saria jaso du Xanti Etxezarretak. Artzain gutxik bezala, Olaberritik Urbiara transhumantzian eramaten ditu ardiak gaur egun.

Xanti_Etxezarreta
Artzain Egunaren baitan beste behin antolatu den jai honetan Idiazabal Jatorri izendapeneko erregulartasun sariak ere eman dira. Artzain ekoizlearen saria  Xanti Etxezarreta (Olaberria) goierritarrak eraman zuen. Txoko markapean merkaturatzen du gazta Etxezarretak. Saria jasotzeko garaian, Ane eta Mikel, seme-alabak ere bertan izan ziren, aitari laguntzen.

Xanti_Etxezarreta(1)Zer sentitzan da horrelako sari bat jasotzem den unean?
Oso sari garrantzitsua da eta oso ondo hartzen da. Gaurko eguna gainera egun berezia da artzainontzat.

Une honetara heltzeko zein da egin behar izan duzuen lana?
Ikusten ez den lan asko dago.  Aurrena, artaldea kondizio onetan izatea behar-beharrezkoa da. Horrez gain, arkumeak izan, horiek saldu, eta esnea, ondoren dator. Esne hori ahalik eta kondizio onenetan mantendu, elaboratu eta ondoren, gazta, tenperatura egokian mantendu behar da. Etxean, soldata bat ateratzeko, etxeko guztiok egiten dugu lan.

Zein da etorkizunerako duzuen erronka?
Seme-alabak egunetik egunera artzantzaren munduan murgiltzen joatea. Gaztetxoak dira oraindik baina ari dira pixkana pixkana etxeko kontuetan laguntzen. Gaurkoan, saria beraiekin batera jaso ahal izatea ohore handia da niretzat.

Bestalde, artzaintza ez dago bere momentu onenean. Agintariek artzaintzari laguntzen jarraituko dutela esan dute eta hori entzutea, oso albiste ona da guretzako. Dena den, denborak esango du gure sektorearen norabidea zein den.

Tradizioa zainduz transhumantziarekin jarraitzen omen duzue
Bai, Olaberritik Urbiara joaten gara. Eta buelta ere egiten dugu. Horregatik ere gaurko eguna oso garrantzitsua da guretzako, ohitura zaharrari eusteko modua baita.

Utzi ekarpen bat

*

*

Send this to friend