Ikastolako ikasleek 38 marrazki egin eta aurkeztu dituzte jaiak ilustratzeko
Lehiaketan 65 ikaslek parte hartu dute. Arnau Elgarrestak eta Txomin Imazek irabazi dute, eta haiek diseinatu dute azalaLazkaon herenegun arratsaldean banatu zituzten San Prudentzio festetako egitarauaren azala ilustratzeko lehiaketaren sariak. San Ben...
Lehiaketan 65 ikaslek parte hartu dute. Arnau Elgarrestak eta Txomin Imazek irabazi dute, eta haiek diseinatu dute azala
Lazkaon herenegun arratsaldean banatu zituzten San Prudentzio festetako egitarauaren azala ilustratzeko lehiaketaren sariak. San Benito ikastolako ikasleek parte hartu dute aurten ere, ohitura den bezala. DBH3ko ikas-leek aurkeztu dituzte diseinuak, binaka, taldeka edo banaka.Denera 65 lagunek parte hartu dute lehiaketan, ikastolan irudigintza landu duten bitartean. 38 proposamen egin dituzte.
Lehenengo saria Arnau Elgarresta eta Txomin Imaz ikasleek jaso dute, eta haien irudiak ilustratu du egitarauaren azala. Bigarren Jon Diaz eta Garazi Eztala, eta hirugarren Giuliano Bilici eta Mikel Garmendia izan dira.
Epaile lanak ere ikastolakoek egin dituzte, DBHko 1, 2 eta 4 mailetako gainontzeko ikasleek. 213 boto jaulki dituzte. Hiru bikote saridunei Amagoia Naldaiz zinegotziak eman zizkien sariak, herenegun, udaletxean.