Goierriko Eskola Txikien festa etzi ospatuko dute, Olaberrian
Urteroko legez, Goierriko eskola txikiek —landa eremuko ikastetxe publikoak— elkarren arteko topaketa egingo dute. Bailaran bost eskola daude mota horretakoak, gaur egun: Olaberrian, Zerainen, Gabirian, Ezkio-Itsasokoa eta Itsasondon.Olaber...
Olaberrian ospatuko dute Goierriko aurtengo festa. Urtero lekua aldatzen dute. Arratsalde parteko festatxoa izango da, larunbatean.
Ongietorria 16:00etan egingo diete Olaberriko eskolako eta Kuttun guraso elkartekoek gainontzeko herrietako ikasle eta gurasoei. Datorren urterako lekukoa pasatuko dute, ondoren.
Haur jolasak egingo dituzte, 16:30etik aurrera. 18:30ean, afari-merienda izango dute festako partaide guztiek, musikarekin.
Joan nahi dutenek maiatzaren 8rako eman behar zieten izena Kuttunekoei, haur eta heldu kopurua zehaztuta.