Uztailaren 7tik 9ra bitartean Ehunmilak, Goierriko Bi Handiak eta Marimurumendi mendi lasterketak jokatuko dira Beasaindik abiatuta, Gipuzkoako eta Goierriko mendietan barrena. Hiru probak behar bezala antolatzeko laguntzaileak edo boluntarioak «ezinb...
Uztailaren 7tik 9ra bitartean Ehunmilak, Goierriko Bi Handiak eta Marimurumendi mendi lasterketak jokatuko dira Beasaindik abiatuta, Gipuzkoako eta Goierriko mendietan barrena. Hiru probak behar bezala
antolatzeko laguntzaileak edo boluntarioak «ezinbestekoak» dira; «1.500 boluntario, edo gehiago», beharko dituztela diote. Antolakuntzan parte hartu nahi dutenek,
ehunmilak.com webgunean eman behar dute izena. «Gure lasterketan lagundu nahi baduzu hau da zure aukera», diote antolatzaileek. Era berean, «Ehunmilak barrutik zer den ikusi eta zure aletxoa jar diezaiokezu proiektu handi honi».
Atzerritik gero eta korrikalari gehiago etortzen direnez, «hizkuntzak ere kontrolatzen badituzu anima zaitez gero eta internazionalagoa den kirol ekitaldi honetan laguntzera».
Korrikalarien izen ematea
Bestetik, 169 kilometroko Ehunmilak proba egin nahi duten korrikalariek, oraindik badute izena emateko epea; ekainaren 7ra arte,
kirolprobak.com webgu-nean. Banaka edo taldeka parte har daiteke. Beste bi probak beteta daude.
Azkenik, antolakuntzatik gogorarazi dutenez, hiru probetako korrikalari guztiek ekainaren 7rako mediku eta gaitasun txostena aurkeztu behar dute derrigorrean, «bestela ezingo dute parte hartu».