Futbol taldekoen denboraldi bukaerako bazkaria
SEGURA // Goierri Futbol Taldeak denboraldi amaierako bazkaria egingo du ekainaren 3an, Segurako pilotalekuan. Parte hartu nahi dutenek hilaren 20rako eman behar dute izena. Helduek 20 euro ordaindu beharko dute, taldeko gazteek 5 euro, eta taldekoak e...
SEGURA // Goierri Futbol Taldeak denboraldi amaierako bazkaria egingo du ekainaren 3an, Segurako pilotalekuan. Parte hartu nahi dutenek hilaren 20rako eman behar dute izena. Helduek 20 euro ordaindu beharko dute, taldeko gazteek 5 euro, eta taldekoak ez diren gazteek 10 euro. Haurrentzako eta helduentzako menuak egongo dira.