Mikel Laboaren kantuak izango dira protagonista bihar XV. Kantaldian l.agirre
Larunbatean, 19:30ean, Gernika pasealekuko pilotalekuan, XV. Kantaldia egingo du Loinatz Musika Eskolak. Euskal kantugintza eta euskara plazaratzea ditu helburu Kantaldiak, «abesteko ohitura indartuaz eta adin guztietako herritarrak giro bera konparti...
Musika Eskolako irakasleek jarriko dute doinua, eta abesten herriko hainbat taldek hartuko du parte: Loinatz Abesbatza, Asmube, Musika Eskolako gaztetxoak, Euskaltegia, Erretiratuen Abesbatza, San Martin Parrokiako Abesbatza, Aurtzaka dantza taldea eta Kantu Jirako taldea.
XV. Kantaldiak badu berrikuntza bat: ekitaldiaren garaian, pintxoak eta edariak salduko dituzte Txindoki Institutuko Batxilergoko 2. mailako ikasleek, euren ikasketa amaierako bidaiarako dirua lortzeko.