Erauskin plaza inguruaz hausnarketa prozesua jarriko du abian udalak
Hirigintza eta mugikortasun aukerak aztertuko dituzte. Adin, lanbide eta alor desberdinetako 25 lagunek osatuko dute taldea. Hiru saio egingo dituzte; gaur da lehenaBeasain «atseginagoa, erosoagoa eta egokiagoa eskaintzeko» helburuarekin, Nafarroa Et...
Hirigintza eta mugikortasun aukerak aztertuko dituzte. Adin, lanbide eta alor desberdinetako 25 lagunek osatuko dute taldea. Hiru saio egingo dituzte; gaur da lehena
Beasain «atseginagoa, erosoagoa eta egokiagoa eskaintzeko» helburuarekin, Nafarroa Etorbidea eta Kale Nagusia lotzen dituen eremua oinezkoentzako bihurtzeko froga egin du Beasaingo Udalak, pasa den azaroaren 2tik Horretarako, ibilgailuen sarbidea murriztu zen Ibañez parean. Zazpi hilabete beranduago, Beasaingo Udalak, «froga hori martxan jarri eta orain arteko esperientziaz baliaturik», herritarren parte hartzearekin «Erauskin plaza inguru honek hirigintza eta mugikortasun ikuspegitik izan ditzakeen aukerak aztertu nahi ditu».Era horretan, gaur hasi eta hiru saiotan, parte hartze edo hausnarketa prozesua egingo dute: «Talde lana sustatzen eta parte hartzea ahalbidetzeko prozesuak gidatzen dituen Prometea enpresaren eskutik, hausnarketa kolektiborako prozesua egingo da 25 herritarrez osatutako lan taldearekin», dio udalaren prentsa oharrak.
Parte hartze prozesua
Talde anitza osatu nahi dute horretarako, adin, lanbide eta alor desberdinetako pertsonez osatua. «Besteak beste, Beasaingo herritarrak, eragile desberdinak, udal teknikariak, erretiratuak, gazteak, dendariak, merkatariak, bertako bizilagunak, emakume elkartekoak eta ikaste- txeetako gurasoak». Azken batean, udalak, «eremu horrekiko eta udalerriarekiko begirada desberdinak» bildu nahi ditu hirigintza, mugikortasuna, merkataritza eta aisialdi alorretan. Udalaren esanetan, «taldea osatuko duten partaideen kopurua mugatua bada ere, parte hartzeko interes berezia duen herritarrik balego jar dadila udalarekin harremanetan, Igunearen bidez».
Hiru saio, gaur hasita
Hausnarketa prozesua hiru bilera edo saioetan egingo dute: gaur, ekainaren 13an eta ekainaren 27an, 19:00etatik 21:00etara, udaletxeko batzar aretoan.
Lehenik eta behin, parte hartzaileek elkarrekin Erauskin plaza inguruko gaurko egoeraren azterketa egingo dute ikuspuntu desberdinetatik: hirigintza, espazio publikoa, mugikortasuna, merkataritza, egunerokotasuna…
Era berean, «etorkizunari begira, eta udalerri ikuspegitik, eremu horren zentzua eta funtzioa aztertzeaz gain, eremu hori aldatu eta hobetzeko aukera desberdinak» jorratuko dituzte.