Eraikin publikoei buruz jardunaldi irekia egingo dute bihar Zaldibian
Zaldibiako Udalak ate irekien jardunaldia egingo du, bihar 16:00etatik 20:30era, herriko plazan eta Artxanberri kaleko lokalean. Zaldibia eraberritzen prozesua garatzen ari da, eraikin publikoen inguruan hausnartzeko. Azarotik otsailera bitartean, ondo...
Aurtengo urterako bi erronka markatu zituzten, bestetik: plaza berritzeko ideia-lehiaketa egitea (baldintzak eta arauak finkatu ditu udalak), eta orain kultur etxe zaharrean ematen diren zerbitzuak Artxanberrira aldatzea (proiektua egina dago).
Bi arlo horiek nola landu dituen erakutsiko du bihar udalak, eta partaidetza prozesuetan nola garatuko diren zehaztuko du.
Udala-Eliza ituna hautsita
Santa Fe parrokiako Eliza Batzordeak, bestetik, Zaldibiako Udalarekin zeukan hitzarmena puskatutzat eman duela jakinarazi du. Eliza atzeko lur saila uzteagatik trukean, batzordeak ez du onetsi udalaren eskaintza, «iraina» iritzi dio.