Aizalekuko bigarren jaiak lainopean ere hutsik ez
Igande eguerdian, lanbrotan eta behelaino artean ospatu zuten Aizaleku mendian bigarren festa. Meza-funtzioa, Legazpi, Gabiria eta Zeraingo txistularien joaldia eta hamaiketakoa egin zituzten, Aizaleku tontor barreneko zabalgunean.