Idiazabalen antolatutako Ekaina kirolez blai egitasmoaren barruan, Abel Barriola pilotariak eta Ane Mintegi tenislari idiazabaldar gazteak solasaldia egingo dute gaur. Kirolean beteranoa da bata eta hasi berria bestea. Hitzordua, Idiazabalgo udaletxeko...
Idiazabalen antolatutako
Ekaina kirolez blai egitasmoaren barruan, Abel Barriola pilotariak eta Ane Mintegi tenislari idiazabaldar gazteak solasaldia egingo dute gaur. Kirolean beteranoa da bata eta hasi berria bestea. Hitzordua, Idiazabalgo udaletxeko areto nagusian izango da 19:00etatik aurrera.
Myriam Aranburu kazetari idiazabaldarrak gidatuko du saioa. Barriolak eta Mintegik beren esperientziak elkarbanatuko dituzte hitzordura agertzen direnekin. Ordubete inguruko saioa izango da eta herritar guztiak daude gonbidatuta.
Kirolaren hilabetea
Gaurkoaz gain, hilabete osoan zehar kirolarekin lotura duten beste ekitaldi ugari antolatu dituzte. Bihar, Ordiziako Txindoki atletismo taldeko pisu jaurtitzaileek erakustaldia egingo dute frontoi zaharrean. Gari Garmendia pisu jaurtitzaile idiazabaldarrak ere parte hartuko du. Garmendiak, Estatu Batuetan igaro du ikasturtea, kirol beka batekin. Ikasturtea amaitu ondoren, Idiazabalera bueltatu da.